2007/05/29

NAFARROAN "D" EREDUAREN EGOERA


Euskal Herri osoan legez, Nafarroan ere jadanik hasi dira aurrematrikulazio kanpainak. Hori dela eta Sortzen-Ikasbatuak-ek agerraldia egin zuen Iruñean. Bertan beste gai batzuen artean "D" egoeraz eta lakitateaz aritu ziren eta erakundeek lurralde honetan eredu honeri jartzen dizkioten trabak ulergaitz direla salatu zuten.

Nafarroan Euskal Eskola Publikoek duten arazoa geroz eta handiagoa dela azaldu zuten. "D" ereduan matrikulatzen diren ikasleen kopurua hazten ari da, hezkuntza publikoan egiten dituzten matrikulazioen herena eredu horretan egiten dira, baina eskola kopuruak ez dira asko eskakizunei aurre egiteko. Arazo horren garrantziaz jabeturik, eta auzo eta herri askotan arazo sozial bat dela ikusirik, berrikuntzak sartzearen beharra nabarmendu zuten eragile honetako arduradunek.
Bitartean Nafarroako gobernuak ezikusiarenak eginten duela eta ez dituela inongo bitartekoak jartzen arazoa konpontzeko salatu dute. " Nafar Gobernuak, herrietan D ereduaren eskaria handitzen doala ikusi arren, beste alde batera begiratu eta British eredua bultzatzen ari da. Eredu esperimental bat, ez dagoena oraindik guztiz definitua eta bere helburu nagusia, euskarazko irakaskuntza gelditzea daukana".

Guzti horren ondorio, Orkoin, Uharte eta Nafarroako beste herri batzuetako gurasoak, berain haurrak beste herri batzuetara bidaltzen dituzte euskaraz ikastera, herrian egiteko aukerarik ez dutelako eta egoera oberuntz joan beharrean txarrerantz doalako, horren adibide da, Mendillorrin eraikitzen ari diren eskola txikiaren obrak gelditzea.

2007/05/28

HERRITARREN PROIEKTUA



Gizartean bet curriculum bat hezkuntza arutuarekin harremandu izan da, ikasleek eta batzuetan irakasleek, garatu beharreko eduki, abilezia eta balioak jasotzen dituen dokumentu gisa ulertu izan dugu, hermetikoa gizartearengandik hurrundua.

Baina prozesu honetan hezkuntza arloko eragileetatik at ere, herritarren, herri eragileen eta oro har, herritar guztien parte-hatzea bermatu eta ahalbideratzea ezinbestekoa da. Zer nolako pertsonak hezi nahi diren, zer nolako jendartea sortu nahi den etorkizunera begira, eta beste hainbat erabaki hartzearen erantzunkisuna ez dagokielako soilik adituei, pedagogoei eta irakasleei; herritarrei ere badagokielako.

Horrez garrantzia ikusirik, Udalbiltzak, Euskal Curriculuma Herritarren Ekarpena izeneko prozesua jarri zuen martxan 2005ean. Jasotako ekarpenak asko eta ugariak izan ziren eta 2006an aurkeztu zituen Donostian, Kurtsaal aretoan egin zen ekimen batean.

Oraindik, jasotako ekarpen, iradokizun horiek, lehenego hurbilpenak baino ez dira eta beste prpposamen batzuekin borobildu beharko dira. Hala eta guztiz jasotako erantzunak antzekoak izan dira: gizarte eragileek batez ere, hezkuntza ez-formalari eman zioten garrantzia, komunitateari, gizarteari. Gizarte eragileek bereziki, modu apal batean, balioen ekarpenean garrantzia dutelako, auzolanean hezitzen dituztelako haurrak, lan egiteko moduan...

Horregaitik ikusten du Udalbiltzak garrantzitsua, Euskal Curriculumaren porzesuan herrian parte-hartzea.

ETORKIZUNEKO EUSKAL UNIBERTSITATEA


Apirilaren 26an, azken bi urteetan legez, Ibaetako kampusean (Donostin) euskal ikasleek, etorkizuneko Euskal Unikbertsitatea irudikatu zuten. Ekimena Euskal Herriak Bere Eskolak (EHBE) antolatzen du eta Euskal Unibertsoa izenaz ezgutzen da.

Ekimen honen helburua, Euskal Herriak behar duen uniberstitatea irudikatzeko eta eraikitzeko "urrats" bat ematea da. Gaur egungo unibertsitate ereduak eskaintzen ez duen eredua bermatzea eta ematea, aintzat hartzen ez diren eskubideak eskaintzea eta betetzen ez dituzten prestakuntza, ikerketa, aisialdi aukera eta kultur hezkaintza hutsunei erantzutea.

Horretarako aurtengoan hainbat mahinguru, lantegi, hitzaldi eta eztabaida prestatu zituzten, euskara hutsean jantziriko saioen bitartez. Landu zituzten eduki nagusiak, teknologia berriak, kimika, ekonomia, hizkuntza eta hezkuntza arlokoak izan ziren.

Azkenik aipatu, Euskal Unibertsoak, zazpi printzipio pedagogiko bermatzea dauka helburutzat. Printzipioak ondorengoak dira:

  1. Herri izaera izatea: Euskal Herri osoa osotasunean aintzat hartuko duena.

  2. Eredu herritarra izatea: irakasle, ikasle eta herritarrek parte-hartzea bermatzea.

  3. Parte-hartzaile eta askatzailea izatea.

  4. Sortzailea izatea: teoria eta praktika uztartzea, gaitasun sirtzaileei bideak irekiko dizkiona izatea.

  5. Kritikoa izatea: gogoetak, hausnarketak eta autokritika bultzatuko dituena.

  6. Parekidea izatea: berdintasunean oinarritua izatea.

  7. Ingurumena zaintzea bermatuko duena.

Azkenik aipatu ekimen honeri goizeko bederatzietan eman zitzaion haisera eta arratsaldeko seietan amaitu zen, Tartean bazkaria eta ekitaldia izan zuten.

2007/05/25

HEZKUNTZA SAILAREN OINARRIZKO CURRICULUMA

HEZKUNTZA SAILAREN JARRERA: LEHEN ETA ORAIN.


Duela hiru urte pasa, 2003an, Udalbiltzak, Ikastolen Konfederazioak eta Sortzen-Ikasbatuazek prozesua martxan jarri zutenean, hezkuntza arloko eragile askok prozesuarekin bat egin zuten, Euska Autonomi Erkidegoko Hezkuntza Sailak barne.

Garai haretan, Angeles Iztueta zegoen Hezkuntza Sailaren gidaritzapean. Bere agintaldian hainbat hezkuntza arloko erabaki hartu zituen, proiektu ezberdinak garatu zituen, ikerketa ezberdinak egin zituen...

Ikerketa horietako baten, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikasleek Euskal Herriari nahiz Europari buruz zituzten ezagutzak zenbaterainokoak ziren neurtzeko, ikerketa (ondorengo post batean datoz honen inguruko zehaztapenak) bat egin zuten. Lortu zituzten emaitzak arrigarriak eta nahiko ezkorrak izan ziren. Ondorioz, Iztuetak emaitza horiek ikusirik, erreakzionatu eta diruz lagundu zuen, Euskal Curriculuma sortzeko proiektua.

Baina gaur egun, egoera ezberdina da. Angeles Iztueta jadanik ez da Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Saileko burua, bere lekua Tontxu Campos jaunak hartu du. Oraingo honek aldiz, Euskal Curriculumak, LOEk EAEri jarritako edo emandako eskumenak zalpaltzen dituela esan zuen. Eta azkenik, estatuak finkatutako %55a aplikatzen duen eta beste %45a autonomia erkidegoei dagokien Euskal Herrirako Oinarrizko Curriculum bat aurkeztu du, besteari bizkarra emanez.

Duela aste pare batzuk aurkeztu zuen bere proposamena, datorren ikasturtetik aurrera abian jarriko dena EAEko Lehen eta Bigarren Hezkuntzan. Tontxu Camposek egindako porposamenaren arira sortutako erreakzioak asko eta ezberdinak izan dira, Euskal Curriculuma sortu zuten hiru eragile nagusiek, Hezkuntza Sailak aurkeztu duen proposamena, euskal gizarteari iruzurra egitea dela esan dute. Berdin jarraizteko beste bide bat delako, eta ez duelako inongo aurrerapauririk ekarriko.

2007/05/16

ZER DAKIGU EUSKAL GAZTEOK, EUSKAL HERRIAZ?



2003an, Euskal Autonomi Erkidegoko hezkuntza-sailak eginiko ikerketa batek, euskal gazteek Euskal Herria eta Europaren inguruan, zenbateko jakintzak dituzten aztertzea zuen helburu. Horretarako Nafarroako, Bizkaiako, Arabako eta Gipuzkoako ikasle talde batzuei, idatzizko azterketa batzuk eginarazi zizkieten. Behin azterketak eginik, ikerketan hainbat alderdi ezberdin bereiztu zituzten; Euskal Herria, Europa, ikasketa-ereduak (A, B eta D)...


  • Euskal Herriko ezaugarrie zuzenduriko galderetan, ikasleek ateratako bataz besteko kalifikazioa 4,1-ekoa izan zen. Europaren atalaren ateratako emaitzak 6,3-ko. Bi estatuen inguruko ezagutzak oso ezberdinak zirela adieraziz.
  • Ikasketa-ereduei dagokionez, azterketak hiru taldetan banatu zituzten, A-eredukoak, B-eredukoak eta D-ereduetakoak. Lehenego ereduetako ikasleek ateratako bataz besteko nota ikasle guztien artean, 3,95ekoa izan zen, bigarren sailkapenekoen emaitza, 3,85ekoa izan zen eta hirugarren taldekoen kalifikzioa 4,47 izan zen, puntuazio haltuena lortuz.

EUSKAL CURRICULUMA HERRIZ HERRI!


Euskal Herriak Bere Eskolak (Euskal hezkuntza propioaren alde lan egiten duen eragilea) udazkenean, aurrekarik gabeko kanpaina burutu du. Euskal Curriculuma Euskal Herri osoan zehar aurkeztu zuten abian jarri zuten ekimenaren bitartez.

Kanpaina berezi hau aurrera eramateko arrazoi nagusia, Euskal Curriculuma sortzeko prozesuak zeraman abiaduraren eta ikastetxe nahiz herrietan zegoen kontzientzia eta parte hartze mailaren artean desoreka handia zegoelako.

Martxa edo kanpaina hori, Urriaren 22an hasi zuten Tafallan (Nafarroa) eta Durangon (Bizkaia) amaitu zuten Abenduaren 3an ekitaldi nazional batekin. Ekimen horretan, euskal herriko txoko guztietako ikastetxeetara, institutuetara, unibertsitateetara, haur eskoletara... zabaldu zuten euskal curriculuma.

Bi hilabete horietan eta herririk-herri, hainat proposamen, aportazio eta iradokizun bildu zituzten proiektuaren inguruan, Euskal Curriculuma irudikatzen zuen artxibategi handi bat osatuz. Herri bakoitzak, ikasleek beraien herrien inguruan jaso eta ikasi beharreko ezagutzak, zehaztu zituzten.

Jasotako aportazio guztiekin, Euskal Curriculuma artxibategi bihurtu zuten euskal herriko zazpi lurraldetako jakintzak bilduz. Ibilaldiaren azken paradan, Durangon, herriz-herri artxibategi horretan jasotako ekarpenak plazaratu eta erakutsi zituzten.

Horrez gain, kanpaina honetan, 1200 pertsona baino gehiago bildu dira eta ikasle, irakasle, guraso nahiz herri eragileei zuzenduriko saioak antolatu dira.

EUSKAL CURRICULUMAREN BILAKAERA


2001.urtean, Udalbiltzak, Euskal Curriculuma eraikitzeko aukera aztertzen hasi eta aurrera eramateko erabakia hartu zuen. Horretarako euskal herriko hainbat eragile ezberdinekin harremanetan jarri zen.

Urte berean, Ikastolen Konfederazioak " Ikastolen Curriculumaren Euskal Dimentsioa" proiektua abian jarri zuen eta proiektu hori aurkeztu zion Udalbiltzari. Ordutik, bi eragileon arteko elkarlana bideratu zen, Euskal Curriculuma Proiektuaren diseinu komuna egiteko asmoarekin.

Eragile biek, bakoitzak bere aldetik hainbat proposamen, txosten mahaigaineratu zituzten eta egindako hainbat bileren ostean, Ikastolen Konfederazioak Udalbitzak aurkeztutako irizpideak onartu zituen. Era berean, Udalbiltzak, Ikastolen Konfederazioak aurkeztutako irizpide kultural eta pedagogikoak oinarri zituen proiektua abiapuntu gisa hartu zituen. Ondoren, Udalbiltzak Ikastolen Konfederazioari, Sortzen-Ikasbatuaz talde lan honetan sartzearen proposamena mahaigaineratu zion eta ordundik aurrera hiru taldeak elkarlanean aritu dira curriculum honen eraikuntzan. Bost urrats nagusi ezarri zituzten:



  1. Urratsa: Oinarri pedagogikoak eta lanaren metodologia zehazten duen txostena adostea.

  2. Urratsa: Kultur eta zientzia munduan adituak direnen ekarpenak jasotzea.

  3. Urratsa: Euskal irakaskuntzan diharduten irakasle adituek euskal curriculumaz egingo duten proposamen teknikoa biltzea.

  4. Urratsa: Hezkuntza erkidegoaren zein oro har herritarren parte hartzea ahalbideratu eta ekarpenak biltzea.

  5. Urratsa: Jasotako ekarpenekin aberastutako txostena onestea.

Horrez gain, Euskal Curriculumaren alde hainbat eta hainbat Euskal Herri osoko eragile, langile, irakasle, guraso, ikastexe... ari dira lanean. Euskal Herri osorako bateragarria izango den curriculumaren alde, hau da, Euskal Curriculumaren alde.