2007/05/30

UNESCO-rentzat J.DELORS-ek eginiko informea bizkarrezur

EUSKAL CURRICULUMAREN OINARRIZKO KONPETENTZIAK.







J. Delors-ek UNESCO-ri eginiko informea erabili da Euskal Curriculumaren oinarrizko konpetentziak Finkatzeko. Informe horretan, lau zutabe ageri dira eta bostgarren bateri bereziki ematen zaio garrantzia. Hona hemen lehen lau zutabeak:

  1. Ikasten eta pentsatzen ikasi: Irakaskuntzaren eta hezkuntzaren bidez, haur bakoitzak bere inguruko errealitatea ulertu, eraiki beharra dauka.Horretararako jasotako jakintzak eta edukiak barneratu behar ditu, analiziaren, hausnarketaren, pentsatzearen... bidez. Eta sozializazio prozesuan elementu aktioa izan beharra dauka bizi den gizartean inongo arazorik gabe besteekin harremanak izateko, komunikatzeko eta duintasunez bizi ahal izateko.

  2. Egiten eta ekiten ikastea: Makinek gizakien lana ordezkatu dute eta zerbitzuen garapenak, hezkuntza tradizionalak beti irakasten dituen gaietatik aratago joatea eskatzen du, talde lanak bultzatuz, pertsonen arteko harremanak garatuz, gaitasun fisikoetan zentratu beharrean intelektualagoak diren gaitasunetan egitea...

  3. Elkarrekin/besteekin batera bizitzen ikastea: Nork bere burua ezagutzeaz gain besteak ezagutzen saiatzea, besteak ulertzea, elakrri laguntzea, gauza komunetan parte hartzea, besteen lekuan jartzen jakitea, besteen erreakzioak ulertzea...

  4. Izaten ikasi: Hezkuntzak inor gutxietsi gabe, bakoitzaren ahalmenak aurkitzen laguntzea. Ikasleak prestatu behar dira, ondoren gizartean modu kritiko, autonomo batean aritzeko, bizitzako egoera edo zirkustantzia ezberdinetan. Hezkuntzaren oinarrizko funtzioa, haurrak eskolatik irten ondoren, gizartean iritzia ematen jakitea, sentimenduak adierazten jakitea, bere etorkizuna erabakitzeko gai izatea...

Azkenik UNESCI-ko informeak garrantzi handia ematen dio ikastetxeetan eta orokorrean hezkuntzak komunikatzen irakastea. Hori izango litzateke beste zutabeetariko bat. Beharrezkoa baita haurrari txikitatik komunikatzeko gaitasuna bereganatzen laguntzea, horretarako baliabideak ematea, komunikatzeko tresna ezberdinak lantzea... jendaretan eta gizartean harremanak gauzatzeko edo izateko ezinbesteko tresna kognitiboa delako.

IKASLEEK BOLOGNIARI EZ!


Badira hiru-lau bat urte esukal gizartea eta baita ere Europan zehar Bolgnia prozesua entzuten hasi ginenetik. Honen inguruan dauden ikuspuntuak eta iritziak oso ezberdinak dira. Hezkuntza Sailak eta orokorrean estatuetako gobernuek ontzat eta aurrerakoitzat den prozesu bat legez hartzen duten bitartean, europar eta euskal ikasleek guztiz alderantzizko iritzia dute eta hainbat talde dira gaur egun prozesu horren aurka lanean dirautenak.

Ikasle talde horietako bat eta Euskal Herrian gogoz lanean ari dena, Ikasle Aberzaleakoak dira. Hainbat ekitaldi, manifestazio, txosten burutu dituzte eta burutzeko asmoak dituzte prozesua gelditzeko itxaropenarekin. Boroka honetan dihardute, hainbat arrazoi ikusten dituztelako horretan jarraitzeko arrazoi horietariko batzuk ondorengoak dira:

Lehenik eta behin, salatzen dute, Bolognia Prozesua, prozesu ilun eta ixilekoa dela. Unibertsitateko komunitatearen iritzia kontutan hartu barik, Europako hizkuntza arduraduradunak aurrera eramaten ari direla eta erabakietan parte hartzeko aukerarik luzatu gabe, iadanik hartuta dauden erabakiak bakarrik argitaratzen dituztela.

Bigarrenik, Bolognia prozesuak hainbat aldaketa garrantzitsu eskatzen dutela salatzen dute, hala nola hezkuntza sistemaren aldaketa, irakasle eta ikasleen mugikortasuna eskatzea, Europa mailako titulazioak homologarriak izatea eta kreditu sistema bateragarria sortzea. Aldaketa guzti hauen ondorioak, hauek izango liraztekeelarik:
  • Hezkuntza eskubidea bakar batzuentzat izatea: Kreditu sistemak komunean jartzeak, astean ordu gehiago sartzea ekarriko luke, hain zuzen ere 40 orduko lanaldia izatea eskatzen du. Ondorioz ikasle batzuek ez dute ikasteko eta aldi berean lan egiteko aukerarik izango eta horrekin batera ikasketak ordaintzeko zailtasunak etorriko lirateke. Gainera, ikasketen doakotasuna eta publikotasuna kolokan jartzen delarik, masterrekin gertatzen den bezala, eliteko edo klase goreneko ikasleek izango lukete bakarrik ikasteko eskubidea.
  • Kultur eskubidea galtzea: Kredituak Europa osorako berdinak izan behar direnez, horrek Alemanian eta Euskal Herrian ikasgai berdinak eman beharra ekarriko luke eta ondorioz tokian-tokiko kulturak baztertuko lirateke. Eta tokian-tokiko historia ere, Europako historia komun batengaitik aldatuko litzateke. Historia espezialitatearen galera ekarriz.
  • Hizkuntza eskubidea ukatzea: Hizkuntza ez ofizialak errentagarriak ez direnez, hauen filologia ikasketak desagertu egingo lirateke eta euskal ikasle batek ez luke aukerarik izango "Euskal Filologiako" ikasketak egiteko.

Arrazoi hauek eta gehiagoagaitik euskal ikasleek eta Ikasle Abertzaleakek, ezetz esten die Bolognia Prozesuari eta euskal unibertsitate propioaren aldeko deia eta beharra azpimarratzen dute.

EUSKAL CURRICULUMA HALA CURRICULUMAREN EUSKAL DIMENTSIOA?

ZER ULERTZEN DUGU CURRICULUM BEZALA?






Paolo Iztueta, Euskal Unibertsitaeko irakaslea da eta hainbat lan egin ditu bere ibilbidean zehar. Berak eginiko lanetatik, 2002.urtean "Hik Hasi" hezkuntza aldizkarian argitaratutako artikulu bat aukeratu dugu. Artikuluak "Euskal Curriculumari oskola kentzen" du izenburutzat eta artikulu honetan euskal curriculumaren inguruko haibat gogoeta eta zehaztapen ageri dira.

Artikuluaren hasieran bere ustez curriculuma zer den, zer barne hartzen duen, zer zehazten dueta... argutzen sahiatzen da. Bere ustez, curriculum bat, gizarte batek publikotzat daukan hezkuntza-ezagutza nola sailkatzen, banatzen, transmititzen eta ebaluatzen duen zehazten du. Baita ere baliozko ezagutza gisa hartzen dena definitzen du, zein eduki izan behar dituen, irakasti beharrekoa nola irakatsi erabaki, ikasleak jakin beharrekoa zer den finkatzen duena. Elementu guzti horiek osatzen omen dute "hezkuntzaren kodea" eta horien arabera sailkatzen dira ikasgaiak, ikasturteak, zikloak, mailak...

Behin sarrera eginik, euskal hezkuntzan dugun egoera analizatzen du eta atal honetan egiten du euskal curriculumaren eta "euskal" adjetiboaren arteko bereizketa. Gaur egun Euskal Herrian dugun egoera irakaskuntzan ondorengoa da: eskoletan indarrean dagoen curriculuma, enborra estatala daukana (estatuak edo indarrean dagoen gobernuak gutxieneko material edo gaiak finkatzen dituena) eta beste zati bat edo adarra, autonomikoa dena da (erkidego autonomiko bakoitzari eman nahi duena erabakitzeko aukera ematen diona), baina proportzio jakin batzuekin finkatuta dagoena.

Argi utzi behar da, "euskal" adjetiboaz ari garenean, ez dela oso argi ikusten esan nahi dena: auzo-estatuetako legerietan araututa datorren curriculumaren zati bat den hau da, curriculumaren euskal dimentsioa izango litzatekeena eta orain daukagunari eustera eramango gaituena edo bestela, oraingoz ez den arren, bere osotasunean euskalduna izatea duena helburutzat eta euskal sistema nazioanalaren eraikuntzan pentsatzera eramango gaituena. Bigarren aukera hori izango litzateke, benetan Euskal Curriculuma.

Horrez gain, artikuluan zehar beste hainbat kontzeptu argitzen ditu Paolo Iztuetak, hala nola Curriculumaren euskalduntasuna, euskara, euskal kultura, lurraldetasuna, euskal diasporaren dimentsioa...

IKAS Euskal Pedagogi Zerbitzua

KULTUR ELKARTETIK, PEDAGOGIA ZERBITZURA


IKAS, Iparraldeko sare guztien zerbitzura dagoen erakundea da. euskarazko materiala eskaintzen duena eta zerbitzu zabala duena. Baina IKAS ez da gaur egun sortu den pedagogia zerbitzu bat, baizik eta bere hasiera 1959. urtean du gerra ondoko garaietan.

Garai oso latzak izan ziren urte haiek, gerra bat jasan zuen Euskal Herriak eta jendeak aldaketak nahi zituen hainbat alorretan eta arlo horietako bat, irakaskuntzari zegokion. Irakaskuntza metodo berrien beharrean zegoen gizartean, gainera Euskal Iparraldean, Frantziar estatua ere bere berrikuntzak egiten ari zen eta lurralde honetako euskal irakaskuntza are egoera larriagoan jartzen zuten gobernu horren berrikuntzetariko batzuek.

Egoera ikusirik, 1959ko abuztuaren 27 eta 28an Ipar Euskal Herriko bi elkartek, Iparraldeko Euskaltzaleen Biltzarrak eta Euskal Kulturaren Aldeko Taldeak, Baionako Euskal Museoan ikerketa eta berrikuntzari zuzenduriko jardunaldi pedagogikoak antolatu zituzten. Haurrei bere inguru naturaleko eta tokian-tokiko bizimodura hizkuntza egokitzearen beharra aldarrikatuz.

Jardunaldi horretan hainbat jendek hartu zuten parte: Garai haretan Euskalzaleen elkarteko lehendakaria zen Louis Dassancek, Pierre Laffittek, Madeleine Jauregiberri Aloze-Zibozen irakasle egondakoak, Eugene Goienetxek tokian-tokiko baliabide pedagogikoak aldarrikatuz, Michel Labegueriek...
Azkenik jardunaldiaren amaieran, IKAS elkarteraen sorkuntza babestu eta honen sorkuntzari heldu zioten hiru helburu nagusi jarriz:

  1. Eskolan euskara eta euskarazko irakaskuntza helburutzat zuten iniziatiba guztiak bultzatu, babestu eta laguntzea.

  2. Irakaskuntza publikoko nahiz pribatuko zentroak, euskararen eta euskal tradizioa irakasteko beharrezkoa den materialez hornitzea.

  3. Irakasleak euskaraz eta euskal tradizioa irakasteko bidean jartzea.

Beraz bere zeregin nagusia, euskarazko eta euskal irakaskuntzarako materiala eskaintzea zen eta horrela hasi ziren. Iadanik hainbat dira urte guzti hauetan argitaratu dituzten euskarazko ikas-materialak eta lanean eritu den jendea.

Azkenik aipatu, nola naiz eta hasiera batean IKAS kultur elkarte gisara sortu, 1996an Pedagogia zerbitzu izatera pasatu zen baina helburu berberei eutsiz. Hau da euskara eta honen irakaskuntzari hedatzen laguntzea eta kultura buktzatzea eskoletan, material eta dokumentu berriak sortuz.

EUSKARAZKI IKAS-MATERIAL BERRIA

HAUR ESKOLETARAKO MATERIAL BERRIA IBAIZABALEN ESKUTIK



Ibaizabal argitaletxearen azken proiektuetariko bat, Haur Eskoletarako eta batez ere bi urteko geletarako ikas-material berezia sortu eta argitaratzea izan da. Argitaletxeak proiektu hori haurrera eramateko izan duen arrazoi nagusia, adin horretako geroz eta haur gehiago matrikulatzearen izan da. Ikas-material edo proiektu berri horren izena, Kili eta Kolo da.

Proiektu berri honen egileak, Gazteizko Sansomendi Haur Eskolako hiru hezitzaile izan dira, Arantza Ibarra, Montse Meana eta Txabi Arnal hain zuzen ere. Argitaletxekoei izugarri gustatu zitzaien hiru profesional hauen lan egiteko metodoa eta horregaitik aukeratu zituzten Nekane Umerezaren kordinatzailearekin batera lana aurrera eramateko.

Materiala, karpeta batean biltzen da eta honen barruan, hiru multzotan banatzen dira edukiak: Hezitzailearen gida, gelarako materiak eta azkenik haurrentzako materialak. Lehenengo multzoan, proiektuaren zehaztapenak eta nondik norakoak ageri dira, bigarrenean gelako ekintzak egiteko material motibagarri eta interesgarriak daude eta hirugarren multzoan, haurren proposamenak biltzen ditu, oso material irekia da. Proposatzen dituzten jolasekin lortu nahi dituzten helburuak artean hainbat daude: dibertimendua, aisialdia lantzea, estimulazioa, orijinaltasuna...

Beraien proiektuak berritasun ugari gainartzen ditu, hala nola, materialen tamaina besteetan baino handiagoa da, bi urteko haurrei zuzenduriko lana denez, bertan agertzen diren irudiak ere oso koloretsuak eta argiak dira estimulazioa lantzeko oso egokiak direlako, proiektuko ipuinak ere jatorrizkoak dira anitzak eta arazo ugariri buruzkoak...

Azken finean ikas-material berri hau irakasleen esperientzian oinarrituta dago, zuzenean bi urteko haurrentzako penstatua eta ez da egokitzapen bat. Ondorioz garrantzi handia ematen diote arlo afektiboari eta nabaria da lan honetan haurren familiek duten garrantzia, unitatean zehar agerian geraturik. Horrela eskolaren eta etxearen arteko lotura estutzeko bidea ere bada proiektu berri hau.

2007/05/29

BIZKAIKO IKASTOLEN JAIA BALMASEDAN

Naiz eta eguna ateri hasi zuen Balmasedan ospatu zen Bizkaiko Ikatolen Elkarteko jai egunean, eguerdiko ordu batak inguruan euria hasi eta bertaratutako guztien ilusioak zapuztu zituen. Horrek, aurretiaz pentsatuta zeuden zenbait ekintza bertan behera uztea ekarri zuen.

Aurten Balamasedan ospatu zuten, bertako Zubi Zaharra Ikastolaren alde diru laguntza batzeko asmoarekin. Helburua hain zuzen ere, igandean lortutako festarekin, bigarren hezkuntzarako egin berri duten eraikin berrirako diru laguntzak lortzea zuten. Baina eguraldiaren ondorioz ez dute lortu, helburua betetzea eta egoera are zailagoa geratu zaie antolakuntzakoei, festa prestatzeko beharrezkoak ziren gastuak betetzeko ere ez dutelako nahikoa etekin lortu.

Hala eta guztiz, bertaratu ziren haur, guraso, ikasle, irakasle, langileak eta euskaltzaleak asko izan ziren. Jaia goizeko bederatzietan hasi zen eta bertara gerturatutako agintariak ere asko izan ziren. Bizkaiko ikastolen elkarteko buru den Juan Karlos Gomez-ek, esan zuen ikastola hauen lana oso garrantzitsuan dela kalitatezko euskal hezkuntzaren bidean eta denon parte-hartzea eta lana beharrezkoak direla aurrera egiteko. Tontxu Campos hezkuntza sailburuak, bere adierazpenetan hezkuntzaren euskalduntzea beharrezkoa zela aldarrikatu zuen, ondoren lan mundua euskaldundu ahal izateko.

Azkenik aipatu, antolatzaileek ez dute etsi eta lagundu nahi duten herritarrentzat, bi kontu korronte zabaldu dituzte: BBK 30350104201040043202 eta Euskadiko Kutsakoak 20950114609107570540

GAIAREN AURKEZPENA

Aukeratu dudan gai "Euskal Hezkuntza Propioa" izan da. Hasiera batean "Hezkuntza Aisialdian" lantzea erabaki nuen eta blogaren tituluan ere horrela ageri da. Iadanik, hasia nintzen gai horren inguruko artikuluak lantzen eta blogean horren inguruan idazten. Baina ez nintzen oso gustura sentitzen egiten ari nintzenarekin, ez nuen guztiz sinisten nere lanean eta azkenean gaiaz aldatzea erabaki nuen.

Maiatzeko lehen astean, egunkarian artikulu bat irakurri nuen. Artikulu horretan Hezkuntza Sailak aurkeztutako Oinarrizko Curriculum berriaz hitzegiten zen, eta konturatu nintzen gu irakasleak izango garen heinean horren inguruko oso informazio gutxi genuela gure eskura eta garrantzitsua izango zela Curriculum proiektu ezberdinen nondik norakoak jakitea. Beraz sarean horren inguruan ikertzen hasi nintzen eta horrela erabaki nuen nere bloga "Euskal Hezkuntza Propio"aren inguruan sortzea.

Nik nere blogaren bidez batez ere, gaur egun munduan eta Euskal Herrian zehazki, dagoen hezkuntz errealitatea piska bat gehiago ezagutzea dut helburu. Irakaskuntzaren egoera zer nolakoa den, zer nolakoa izan den eta zer nolakoa izatea nahi dugun erabakitzeko aukera ematea guztie, erreflexionatzeko, pentsatzeko, hausnartzeko, eraldatzeko, denek parte hartzeko...

Ezin da ulertu neretzat, XXI. mendean egonik, ikastetxeetan XIX.mendeko edukiak ematea, gaur egunekoa eta tokian tokikoa alde batera utziz. Ikastetxeetan ematen diren edukiak oso harreman gutxi daukate gaur egungo errealitatearekin, ikasleoi eguneroko bizitzan dauden arazoei aurre egiteko trebetasun nahikoreik ez digute eskaintzen...

Zer irakasten den bezain garrantzitsua da, non, nola eta nork irakasten duen. Azken urteetan ez da inolako hausnarketarik egin irakaskuntza prozesuaren metodologia, eduki eta beste hainbat ezaugariren inguruan. Oraindik ere hainbat ikastetxetan irakaskuntza memoristikoa dago indarrean, haurra objetu gisa irudikatuz eta irakasle eta ikasleen arteko harremana hierarkikoa izanik.


Guzti horregaitik, bidea eraiki edo zabaldu behar zaio irakaskuntza prozesu berriari, haurrak objetu pasibotik gizartearen objetu aktibo izatera pasatu behar ditugu, jauzi hori egiten lagundu behar zaio, eta beraz bizi garen gizartean inongo arazo barik bizitzeko, ikasteko, lanegiteko, komunikatzeko, interpretatzeko, kritikatzeko, baldintzatzeko... beharrezkoa da XXI.menderako eta Euskal Herri osorako egokia eta baliagarria izango den hezkuntza propioa, EUSKAL CURRICULUMA!

NAFARROAN "D" EREDUAREN EGOERA


Euskal Herri osoan legez, Nafarroan ere jadanik hasi dira aurrematrikulazio kanpainak. Hori dela eta Sortzen-Ikasbatuak-ek agerraldia egin zuen Iruñean. Bertan beste gai batzuen artean "D" egoeraz eta lakitateaz aritu ziren eta erakundeek lurralde honetan eredu honeri jartzen dizkioten trabak ulergaitz direla salatu zuten.

Nafarroan Euskal Eskola Publikoek duten arazoa geroz eta handiagoa dela azaldu zuten. "D" ereduan matrikulatzen diren ikasleen kopurua hazten ari da, hezkuntza publikoan egiten dituzten matrikulazioen herena eredu horretan egiten dira, baina eskola kopuruak ez dira asko eskakizunei aurre egiteko. Arazo horren garrantziaz jabeturik, eta auzo eta herri askotan arazo sozial bat dela ikusirik, berrikuntzak sartzearen beharra nabarmendu zuten eragile honetako arduradunek.
Bitartean Nafarroako gobernuak ezikusiarenak eginten duela eta ez dituela inongo bitartekoak jartzen arazoa konpontzeko salatu dute. " Nafar Gobernuak, herrietan D ereduaren eskaria handitzen doala ikusi arren, beste alde batera begiratu eta British eredua bultzatzen ari da. Eredu esperimental bat, ez dagoena oraindik guztiz definitua eta bere helburu nagusia, euskarazko irakaskuntza gelditzea daukana".

Guzti horren ondorio, Orkoin, Uharte eta Nafarroako beste herri batzuetako gurasoak, berain haurrak beste herri batzuetara bidaltzen dituzte euskaraz ikastera, herrian egiteko aukerarik ez dutelako eta egoera oberuntz joan beharrean txarrerantz doalako, horren adibide da, Mendillorrin eraikitzen ari diren eskola txikiaren obrak gelditzea.

2007/05/28

HERRITARREN PROIEKTUA



Gizartean bet curriculum bat hezkuntza arutuarekin harremandu izan da, ikasleek eta batzuetan irakasleek, garatu beharreko eduki, abilezia eta balioak jasotzen dituen dokumentu gisa ulertu izan dugu, hermetikoa gizartearengandik hurrundua.

Baina prozesu honetan hezkuntza arloko eragileetatik at ere, herritarren, herri eragileen eta oro har, herritar guztien parte-hatzea bermatu eta ahalbideratzea ezinbestekoa da. Zer nolako pertsonak hezi nahi diren, zer nolako jendartea sortu nahi den etorkizunera begira, eta beste hainbat erabaki hartzearen erantzunkisuna ez dagokielako soilik adituei, pedagogoei eta irakasleei; herritarrei ere badagokielako.

Horrez garrantzia ikusirik, Udalbiltzak, Euskal Curriculuma Herritarren Ekarpena izeneko prozesua jarri zuen martxan 2005ean. Jasotako ekarpenak asko eta ugariak izan ziren eta 2006an aurkeztu zituen Donostian, Kurtsaal aretoan egin zen ekimen batean.

Oraindik, jasotako ekarpen, iradokizun horiek, lehenego hurbilpenak baino ez dira eta beste prpposamen batzuekin borobildu beharko dira. Hala eta guztiz jasotako erantzunak antzekoak izan dira: gizarte eragileek batez ere, hezkuntza ez-formalari eman zioten garrantzia, komunitateari, gizarteari. Gizarte eragileek bereziki, modu apal batean, balioen ekarpenean garrantzia dutelako, auzolanean hezitzen dituztelako haurrak, lan egiteko moduan...

Horregaitik ikusten du Udalbiltzak garrantzitsua, Euskal Curriculumaren porzesuan herrian parte-hartzea.

ETORKIZUNEKO EUSKAL UNIBERTSITATEA


Apirilaren 26an, azken bi urteetan legez, Ibaetako kampusean (Donostin) euskal ikasleek, etorkizuneko Euskal Unikbertsitatea irudikatu zuten. Ekimena Euskal Herriak Bere Eskolak (EHBE) antolatzen du eta Euskal Unibertsoa izenaz ezgutzen da.

Ekimen honen helburua, Euskal Herriak behar duen uniberstitatea irudikatzeko eta eraikitzeko "urrats" bat ematea da. Gaur egungo unibertsitate ereduak eskaintzen ez duen eredua bermatzea eta ematea, aintzat hartzen ez diren eskubideak eskaintzea eta betetzen ez dituzten prestakuntza, ikerketa, aisialdi aukera eta kultur hezkaintza hutsunei erantzutea.

Horretarako aurtengoan hainbat mahinguru, lantegi, hitzaldi eta eztabaida prestatu zituzten, euskara hutsean jantziriko saioen bitartez. Landu zituzten eduki nagusiak, teknologia berriak, kimika, ekonomia, hizkuntza eta hezkuntza arlokoak izan ziren.

Azkenik aipatu, Euskal Unibertsoak, zazpi printzipio pedagogiko bermatzea dauka helburutzat. Printzipioak ondorengoak dira:

  1. Herri izaera izatea: Euskal Herri osoa osotasunean aintzat hartuko duena.

  2. Eredu herritarra izatea: irakasle, ikasle eta herritarrek parte-hartzea bermatzea.

  3. Parte-hartzaile eta askatzailea izatea.

  4. Sortzailea izatea: teoria eta praktika uztartzea, gaitasun sirtzaileei bideak irekiko dizkiona izatea.

  5. Kritikoa izatea: gogoetak, hausnarketak eta autokritika bultzatuko dituena.

  6. Parekidea izatea: berdintasunean oinarritua izatea.

  7. Ingurumena zaintzea bermatuko duena.

Azkenik aipatu ekimen honeri goizeko bederatzietan eman zitzaion haisera eta arratsaldeko seietan amaitu zen, Tartean bazkaria eta ekitaldia izan zuten.

2007/05/25

HEZKUNTZA SAILAREN OINARRIZKO CURRICULUMA

HEZKUNTZA SAILAREN JARRERA: LEHEN ETA ORAIN.


Duela hiru urte pasa, 2003an, Udalbiltzak, Ikastolen Konfederazioak eta Sortzen-Ikasbatuazek prozesua martxan jarri zutenean, hezkuntza arloko eragile askok prozesuarekin bat egin zuten, Euska Autonomi Erkidegoko Hezkuntza Sailak barne.

Garai haretan, Angeles Iztueta zegoen Hezkuntza Sailaren gidaritzapean. Bere agintaldian hainbat hezkuntza arloko erabaki hartu zituen, proiektu ezberdinak garatu zituen, ikerketa ezberdinak egin zituen...

Ikerketa horietako baten, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikasleek Euskal Herriari nahiz Europari buruz zituzten ezagutzak zenbaterainokoak ziren neurtzeko, ikerketa (ondorengo post batean datoz honen inguruko zehaztapenak) bat egin zuten. Lortu zituzten emaitzak arrigarriak eta nahiko ezkorrak izan ziren. Ondorioz, Iztuetak emaitza horiek ikusirik, erreakzionatu eta diruz lagundu zuen, Euskal Curriculuma sortzeko proiektua.

Baina gaur egun, egoera ezberdina da. Angeles Iztueta jadanik ez da Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Saileko burua, bere lekua Tontxu Campos jaunak hartu du. Oraingo honek aldiz, Euskal Curriculumak, LOEk EAEri jarritako edo emandako eskumenak zalpaltzen dituela esan zuen. Eta azkenik, estatuak finkatutako %55a aplikatzen duen eta beste %45a autonomia erkidegoei dagokien Euskal Herrirako Oinarrizko Curriculum bat aurkeztu du, besteari bizkarra emanez.

Duela aste pare batzuk aurkeztu zuen bere proposamena, datorren ikasturtetik aurrera abian jarriko dena EAEko Lehen eta Bigarren Hezkuntzan. Tontxu Camposek egindako porposamenaren arira sortutako erreakzioak asko eta ezberdinak izan dira, Euskal Curriculuma sortu zuten hiru eragile nagusiek, Hezkuntza Sailak aurkeztu duen proposamena, euskal gizarteari iruzurra egitea dela esan dute. Berdin jarraizteko beste bide bat delako, eta ez duelako inongo aurrerapauririk ekarriko.

2007/05/16

ZER DAKIGU EUSKAL GAZTEOK, EUSKAL HERRIAZ?



2003an, Euskal Autonomi Erkidegoko hezkuntza-sailak eginiko ikerketa batek, euskal gazteek Euskal Herria eta Europaren inguruan, zenbateko jakintzak dituzten aztertzea zuen helburu. Horretarako Nafarroako, Bizkaiako, Arabako eta Gipuzkoako ikasle talde batzuei, idatzizko azterketa batzuk eginarazi zizkieten. Behin azterketak eginik, ikerketan hainbat alderdi ezberdin bereiztu zituzten; Euskal Herria, Europa, ikasketa-ereduak (A, B eta D)...


  • Euskal Herriko ezaugarrie zuzenduriko galderetan, ikasleek ateratako bataz besteko kalifikazioa 4,1-ekoa izan zen. Europaren atalaren ateratako emaitzak 6,3-ko. Bi estatuen inguruko ezagutzak oso ezberdinak zirela adieraziz.
  • Ikasketa-ereduei dagokionez, azterketak hiru taldetan banatu zituzten, A-eredukoak, B-eredukoak eta D-ereduetakoak. Lehenego ereduetako ikasleek ateratako bataz besteko nota ikasle guztien artean, 3,95ekoa izan zen, bigarren sailkapenekoen emaitza, 3,85ekoa izan zen eta hirugarren taldekoen kalifikzioa 4,47 izan zen, puntuazio haltuena lortuz.

EUSKAL CURRICULUMA HERRIZ HERRI!


Euskal Herriak Bere Eskolak (Euskal hezkuntza propioaren alde lan egiten duen eragilea) udazkenean, aurrekarik gabeko kanpaina burutu du. Euskal Curriculuma Euskal Herri osoan zehar aurkeztu zuten abian jarri zuten ekimenaren bitartez.

Kanpaina berezi hau aurrera eramateko arrazoi nagusia, Euskal Curriculuma sortzeko prozesuak zeraman abiaduraren eta ikastetxe nahiz herrietan zegoen kontzientzia eta parte hartze mailaren artean desoreka handia zegoelako.

Martxa edo kanpaina hori, Urriaren 22an hasi zuten Tafallan (Nafarroa) eta Durangon (Bizkaia) amaitu zuten Abenduaren 3an ekitaldi nazional batekin. Ekimen horretan, euskal herriko txoko guztietako ikastetxeetara, institutuetara, unibertsitateetara, haur eskoletara... zabaldu zuten euskal curriculuma.

Bi hilabete horietan eta herririk-herri, hainat proposamen, aportazio eta iradokizun bildu zituzten proiektuaren inguruan, Euskal Curriculuma irudikatzen zuen artxibategi handi bat osatuz. Herri bakoitzak, ikasleek beraien herrien inguruan jaso eta ikasi beharreko ezagutzak, zehaztu zituzten.

Jasotako aportazio guztiekin, Euskal Curriculuma artxibategi bihurtu zuten euskal herriko zazpi lurraldetako jakintzak bilduz. Ibilaldiaren azken paradan, Durangon, herriz-herri artxibategi horretan jasotako ekarpenak plazaratu eta erakutsi zituzten.

Horrez gain, kanpaina honetan, 1200 pertsona baino gehiago bildu dira eta ikasle, irakasle, guraso nahiz herri eragileei zuzenduriko saioak antolatu dira.

EUSKAL CURRICULUMAREN BILAKAERA


2001.urtean, Udalbiltzak, Euskal Curriculuma eraikitzeko aukera aztertzen hasi eta aurrera eramateko erabakia hartu zuen. Horretarako euskal herriko hainbat eragile ezberdinekin harremanetan jarri zen.

Urte berean, Ikastolen Konfederazioak " Ikastolen Curriculumaren Euskal Dimentsioa" proiektua abian jarri zuen eta proiektu hori aurkeztu zion Udalbiltzari. Ordutik, bi eragileon arteko elkarlana bideratu zen, Euskal Curriculuma Proiektuaren diseinu komuna egiteko asmoarekin.

Eragile biek, bakoitzak bere aldetik hainbat proposamen, txosten mahaigaineratu zituzten eta egindako hainbat bileren ostean, Ikastolen Konfederazioak Udalbitzak aurkeztutako irizpideak onartu zituen. Era berean, Udalbiltzak, Ikastolen Konfederazioak aurkeztutako irizpide kultural eta pedagogikoak oinarri zituen proiektua abiapuntu gisa hartu zituen. Ondoren, Udalbiltzak Ikastolen Konfederazioari, Sortzen-Ikasbatuaz talde lan honetan sartzearen proposamena mahaigaineratu zion eta ordundik aurrera hiru taldeak elkarlanean aritu dira curriculum honen eraikuntzan. Bost urrats nagusi ezarri zituzten:



  1. Urratsa: Oinarri pedagogikoak eta lanaren metodologia zehazten duen txostena adostea.

  2. Urratsa: Kultur eta zientzia munduan adituak direnen ekarpenak jasotzea.

  3. Urratsa: Euskal irakaskuntzan diharduten irakasle adituek euskal curriculumaz egingo duten proposamen teknikoa biltzea.

  4. Urratsa: Hezkuntza erkidegoaren zein oro har herritarren parte hartzea ahalbideratu eta ekarpenak biltzea.

  5. Urratsa: Jasotako ekarpenekin aberastutako txostena onestea.

Horrez gain, Euskal Curriculumaren alde hainbat eta hainbat Euskal Herri osoko eragile, langile, irakasle, guraso, ikastexe... ari dira lanean. Euskal Herri osorako bateragarria izango den curriculumaren alde, hau da, Euskal Curriculumaren alde.

2007/05/14

AURKEZPEN PERTSONALA.

Ni, Janire Omar Guenetxea deitzen naiz eta Aulestin ( Bizkaian) jaio nintzen 1986ko abuztuaren 7an. Batxilergo ikasketak bukatu nituenean erabaki nuen, Haur Hezkuntzako ikasketak egitea eta jadanik, azken kurtsoa bukatzen ari naiz.

Naiz eta oraindik kurtso bukatzeko hilabete batzuk falta, hasi naiz datorren urtean zer egin nahi dudan pentsatzen, lanera joan edo bestela ikasten jarraitu. Eta azkenean, bigarren aukera horretan zentratu naiz eta Eskoriatzara (Mondragon Unibertsitaera) joango naiz Heziketa Berezia ikastera.

Ikasgaiari dagokionez, ni eta uste dut beste asko ere mundu berri baten aurrean aurkitu garela, blog bat egiterako orduan. Baina aitortu beharra daukat, mundu honetan zenbat eta gehiago barneratu, geroz eta gusturago eta seguruago aurkitu naizela.

Azkenik aipatu ahalik eta blog interesgarriagoa sortzen ahalegindu naizela eta espero dut zuen gustukoa izatea. SARTU BELDURRIK GABE ETA GOZATU!