2007/05/16

EUSKAL CURRICULUMA HERRIZ HERRI!


Euskal Herriak Bere Eskolak (Euskal hezkuntza propioaren alde lan egiten duen eragilea) udazkenean, aurrekarik gabeko kanpaina burutu du. Euskal Curriculuma Euskal Herri osoan zehar aurkeztu zuten abian jarri zuten ekimenaren bitartez.

Kanpaina berezi hau aurrera eramateko arrazoi nagusia, Euskal Curriculuma sortzeko prozesuak zeraman abiaduraren eta ikastetxe nahiz herrietan zegoen kontzientzia eta parte hartze mailaren artean desoreka handia zegoelako.

Martxa edo kanpaina hori, Urriaren 22an hasi zuten Tafallan (Nafarroa) eta Durangon (Bizkaia) amaitu zuten Abenduaren 3an ekitaldi nazional batekin. Ekimen horretan, euskal herriko txoko guztietako ikastetxeetara, institutuetara, unibertsitateetara, haur eskoletara... zabaldu zuten euskal curriculuma.

Bi hilabete horietan eta herririk-herri, hainat proposamen, aportazio eta iradokizun bildu zituzten proiektuaren inguruan, Euskal Curriculuma irudikatzen zuen artxibategi handi bat osatuz. Herri bakoitzak, ikasleek beraien herrien inguruan jaso eta ikasi beharreko ezagutzak, zehaztu zituzten.

Jasotako aportazio guztiekin, Euskal Curriculuma artxibategi bihurtu zuten euskal herriko zazpi lurraldetako jakintzak bilduz. Ibilaldiaren azken paradan, Durangon, herriz-herri artxibategi horretan jasotako ekarpenak plazaratu eta erakutsi zituzten.

Horrez gain, kanpaina honetan, 1200 pertsona baino gehiago bildu dira eta ikasle, irakasle, guraso nahiz herri eragileei zuzenduriko saioak antolatu dira.

No hay comentarios: