IKAS, Iparraldeko sare guztien zerbitzura dagoen erakundea da. euskarazko materiala eskaintzen duena eta zerbitzu zabala duena. Baina IKAS ez da gaur egun sortu den pedagogia zerbitzu bat, baizik eta bere hasiera 1959. urtean du gerra ondoko garaietan.
Garai oso latzak izan ziren urte haiek, gerra bat jasan zuen Euskal Herriak eta jendeak aldaketak nahi zituen hainbat alorretan eta arlo horietako bat, irakaskuntzari zegokion. Irakaskuntza metodo berrien beharrean zegoen gizartean, gainera Euskal Iparraldean, Frantziar estatua ere bere berrikuntzak egiten ari zen eta lurralde honetako euskal irakaskuntza are egoera larriagoan jartzen zuten gobernu horren berrikuntzetariko batzuek.
Egoera ikusirik, 1959ko abuztuaren 27 eta 28an Ipar Euskal Herriko bi elkartek, Iparraldeko Euskaltzaleen Biltzarrak eta Euskal Kulturaren Aldeko Taldeak, Baionako Euskal Museoan ikerketa eta berrikuntzari zuzenduriko jardunaldi pedagogikoak antolatu zituzten. Haurrei bere inguru naturaleko eta tokian-tokiko bizimodura hizkuntza egokitzearen beharra aldarrikatuz.

Jardunaldi horretan hainbat jendek hartu zuten parte: Garai haretan Euskalzaleen elkarteko lehendakaria zen Louis Dassancek, Pierre Laffittek, Madeleine Jauregiberri Aloze-Zibozen irakasle egondakoak, Eugene Goienetxek tokian-tokiko baliabide pedagogikoak aldarrikatuz, Michel Labegueriek...
Azkenik jardunaldiaren amaieran, IKAS elkarteraen sorkuntza babestu eta honen sorkuntzari heldu zioten hiru helburu nagusi jarriz:
- Eskolan euskara eta euskarazko irakaskuntza helburutzat zuten iniziatiba guztiak bultzatu, babestu eta laguntzea.
- Irakaskuntza publikoko nahiz pribatuko zentroak, euskararen eta euskal tradizioa irakasteko beharrezkoa den materialez hornitzea.
- Irakasleak euskaraz eta euskal tradizioa irakasteko bidean jartzea.
Beraz bere zeregin nagusia, euskarazko eta euskal irakaskuntzarako materiala eskaintzea zen eta horrela hasi ziren. Iadanik hainbat dira urte guzti hauetan argitaratu dituzten euskarazko ikas-materialak eta lanean eritu den jendea.
Azkenik aipatu, nola naiz eta hasiera batean IKAS kultur elkarte gisara sortu, 1996an Pedagogia zerbitzu izatera pasatu zen baina helburu berberei eutsiz. Hau da euskara eta honen irakaskuntzari hedatzen laguntzea eta kultura buktzatzea eskoletan, material eta dokumentu berriak sortuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario