2007/05/29

NAFARROAN "D" EREDUAREN EGOERA


Euskal Herri osoan legez, Nafarroan ere jadanik hasi dira aurrematrikulazio kanpainak. Hori dela eta Sortzen-Ikasbatuak-ek agerraldia egin zuen Iruñean. Bertan beste gai batzuen artean "D" egoeraz eta lakitateaz aritu ziren eta erakundeek lurralde honetan eredu honeri jartzen dizkioten trabak ulergaitz direla salatu zuten.

Nafarroan Euskal Eskola Publikoek duten arazoa geroz eta handiagoa dela azaldu zuten. "D" ereduan matrikulatzen diren ikasleen kopurua hazten ari da, hezkuntza publikoan egiten dituzten matrikulazioen herena eredu horretan egiten dira, baina eskola kopuruak ez dira asko eskakizunei aurre egiteko. Arazo horren garrantziaz jabeturik, eta auzo eta herri askotan arazo sozial bat dela ikusirik, berrikuntzak sartzearen beharra nabarmendu zuten eragile honetako arduradunek.
Bitartean Nafarroako gobernuak ezikusiarenak eginten duela eta ez dituela inongo bitartekoak jartzen arazoa konpontzeko salatu dute. " Nafar Gobernuak, herrietan D ereduaren eskaria handitzen doala ikusi arren, beste alde batera begiratu eta British eredua bultzatzen ari da. Eredu esperimental bat, ez dagoena oraindik guztiz definitua eta bere helburu nagusia, euskarazko irakaskuntza gelditzea daukana".

Guzti horren ondorio, Orkoin, Uharte eta Nafarroako beste herri batzuetako gurasoak, berain haurrak beste herri batzuetara bidaltzen dituzte euskaraz ikastera, herrian egiteko aukerarik ez dutelako eta egoera oberuntz joan beharrean txarrerantz doalako, horren adibide da, Mendillorrin eraikitzen ari diren eskola txikiaren obrak gelditzea.

No hay comentarios: