2007/05/30

EUSKAL CURRICULUMA HALA CURRICULUMAREN EUSKAL DIMENTSIOA?

ZER ULERTZEN DUGU CURRICULUM BEZALA?






Paolo Iztueta, Euskal Unibertsitaeko irakaslea da eta hainbat lan egin ditu bere ibilbidean zehar. Berak eginiko lanetatik, 2002.urtean "Hik Hasi" hezkuntza aldizkarian argitaratutako artikulu bat aukeratu dugu. Artikuluak "Euskal Curriculumari oskola kentzen" du izenburutzat eta artikulu honetan euskal curriculumaren inguruko haibat gogoeta eta zehaztapen ageri dira.

Artikuluaren hasieran bere ustez curriculuma zer den, zer barne hartzen duen, zer zehazten dueta... argutzen sahiatzen da. Bere ustez, curriculum bat, gizarte batek publikotzat daukan hezkuntza-ezagutza nola sailkatzen, banatzen, transmititzen eta ebaluatzen duen zehazten du. Baita ere baliozko ezagutza gisa hartzen dena definitzen du, zein eduki izan behar dituen, irakasti beharrekoa nola irakatsi erabaki, ikasleak jakin beharrekoa zer den finkatzen duena. Elementu guzti horiek osatzen omen dute "hezkuntzaren kodea" eta horien arabera sailkatzen dira ikasgaiak, ikasturteak, zikloak, mailak...

Behin sarrera eginik, euskal hezkuntzan dugun egoera analizatzen du eta atal honetan egiten du euskal curriculumaren eta "euskal" adjetiboaren arteko bereizketa. Gaur egun Euskal Herrian dugun egoera irakaskuntzan ondorengoa da: eskoletan indarrean dagoen curriculuma, enborra estatala daukana (estatuak edo indarrean dagoen gobernuak gutxieneko material edo gaiak finkatzen dituena) eta beste zati bat edo adarra, autonomikoa dena da (erkidego autonomiko bakoitzari eman nahi duena erabakitzeko aukera ematen diona), baina proportzio jakin batzuekin finkatuta dagoena.

Argi utzi behar da, "euskal" adjetiboaz ari garenean, ez dela oso argi ikusten esan nahi dena: auzo-estatuetako legerietan araututa datorren curriculumaren zati bat den hau da, curriculumaren euskal dimentsioa izango litzatekeena eta orain daukagunari eustera eramango gaituena edo bestela, oraingoz ez den arren, bere osotasunean euskalduna izatea duena helburutzat eta euskal sistema nazioanalaren eraikuntzan pentsatzera eramango gaituena. Bigarren aukera hori izango litzateke, benetan Euskal Curriculuma.

Horrez gain, artikuluan zehar beste hainbat kontzeptu argitzen ditu Paolo Iztuetak, hala nola Curriculumaren euskalduntasuna, euskara, euskal kultura, lurraldetasuna, euskal diasporaren dimentsioa...

No hay comentarios: