2007/05/30

EUSKARAZKI IKAS-MATERIAL BERRIA

HAUR ESKOLETARAKO MATERIAL BERRIA IBAIZABALEN ESKUTIK



Ibaizabal argitaletxearen azken proiektuetariko bat, Haur Eskoletarako eta batez ere bi urteko geletarako ikas-material berezia sortu eta argitaratzea izan da. Argitaletxeak proiektu hori haurrera eramateko izan duen arrazoi nagusia, adin horretako geroz eta haur gehiago matrikulatzearen izan da. Ikas-material edo proiektu berri horren izena, Kili eta Kolo da.

Proiektu berri honen egileak, Gazteizko Sansomendi Haur Eskolako hiru hezitzaile izan dira, Arantza Ibarra, Montse Meana eta Txabi Arnal hain zuzen ere. Argitaletxekoei izugarri gustatu zitzaien hiru profesional hauen lan egiteko metodoa eta horregaitik aukeratu zituzten Nekane Umerezaren kordinatzailearekin batera lana aurrera eramateko.

Materiala, karpeta batean biltzen da eta honen barruan, hiru multzotan banatzen dira edukiak: Hezitzailearen gida, gelarako materiak eta azkenik haurrentzako materialak. Lehenengo multzoan, proiektuaren zehaztapenak eta nondik norakoak ageri dira, bigarrenean gelako ekintzak egiteko material motibagarri eta interesgarriak daude eta hirugarren multzoan, haurren proposamenak biltzen ditu, oso material irekia da. Proposatzen dituzten jolasekin lortu nahi dituzten helburuak artean hainbat daude: dibertimendua, aisialdia lantzea, estimulazioa, orijinaltasuna...

Beraien proiektuak berritasun ugari gainartzen ditu, hala nola, materialen tamaina besteetan baino handiagoa da, bi urteko haurrei zuzenduriko lana denez, bertan agertzen diren irudiak ere oso koloretsuak eta argiak dira estimulazioa lantzeko oso egokiak direlako, proiektuko ipuinak ere jatorrizkoak dira anitzak eta arazo ugariri buruzkoak...

Azken finean ikas-material berri hau irakasleen esperientzian oinarrituta dago, zuzenean bi urteko haurrentzako penstatua eta ez da egokitzapen bat. Ondorioz garrantzi handia ematen diote arlo afektiboari eta nabaria da lan honetan haurren familiek duten garrantzia, unitatean zehar agerian geraturik. Horrela eskolaren eta etxearen arteko lotura estutzeko bidea ere bada proiektu berri hau.

No hay comentarios: