2007/05/29

GAIAREN AURKEZPENA

Aukeratu dudan gai "Euskal Hezkuntza Propioa" izan da. Hasiera batean "Hezkuntza Aisialdian" lantzea erabaki nuen eta blogaren tituluan ere horrela ageri da. Iadanik, hasia nintzen gai horren inguruko artikuluak lantzen eta blogean horren inguruan idazten. Baina ez nintzen oso gustura sentitzen egiten ari nintzenarekin, ez nuen guztiz sinisten nere lanean eta azkenean gaiaz aldatzea erabaki nuen.

Maiatzeko lehen astean, egunkarian artikulu bat irakurri nuen. Artikulu horretan Hezkuntza Sailak aurkeztutako Oinarrizko Curriculum berriaz hitzegiten zen, eta konturatu nintzen gu irakasleak izango garen heinean horren inguruko oso informazio gutxi genuela gure eskura eta garrantzitsua izango zela Curriculum proiektu ezberdinen nondik norakoak jakitea. Beraz sarean horren inguruan ikertzen hasi nintzen eta horrela erabaki nuen nere bloga "Euskal Hezkuntza Propio"aren inguruan sortzea.

Nik nere blogaren bidez batez ere, gaur egun munduan eta Euskal Herrian zehazki, dagoen hezkuntz errealitatea piska bat gehiago ezagutzea dut helburu. Irakaskuntzaren egoera zer nolakoa den, zer nolakoa izan den eta zer nolakoa izatea nahi dugun erabakitzeko aukera ematea guztie, erreflexionatzeko, pentsatzeko, hausnartzeko, eraldatzeko, denek parte hartzeko...

Ezin da ulertu neretzat, XXI. mendean egonik, ikastetxeetan XIX.mendeko edukiak ematea, gaur egunekoa eta tokian tokikoa alde batera utziz. Ikastetxeetan ematen diren edukiak oso harreman gutxi daukate gaur egungo errealitatearekin, ikasleoi eguneroko bizitzan dauden arazoei aurre egiteko trebetasun nahikoreik ez digute eskaintzen...

Zer irakasten den bezain garrantzitsua da, non, nola eta nork irakasten duen. Azken urteetan ez da inolako hausnarketarik egin irakaskuntza prozesuaren metodologia, eduki eta beste hainbat ezaugariren inguruan. Oraindik ere hainbat ikastetxetan irakaskuntza memoristikoa dago indarrean, haurra objetu gisa irudikatuz eta irakasle eta ikasleen arteko harremana hierarkikoa izanik.


Guzti horregaitik, bidea eraiki edo zabaldu behar zaio irakaskuntza prozesu berriari, haurrak objetu pasibotik gizartearen objetu aktibo izatera pasatu behar ditugu, jauzi hori egiten lagundu behar zaio, eta beraz bizi garen gizartean inongo arazo barik bizitzeko, ikasteko, lanegiteko, komunikatzeko, interpretatzeko, kritikatzeko, baldintzatzeko... beharrezkoa da XXI.menderako eta Euskal Herri osorako egokia eta baliagarria izango den hezkuntza propioa, EUSKAL CURRICULUMA!

No hay comentarios: