Apirilaren 26an, azken bi urteetan legez, Ibaetako kampusean (Donostin) euskal ikasleek, etorkizuneko Euskal Unikbertsitatea irudikatu zuten. Ekimena Euskal Herriak Bere Eskolak (EHBE) antolatzen du eta Euskal Unibertsoa izenaz ezgutzen da.
Ekimen honen helburua, Euskal Herriak behar duen uniberstitatea irudikatzeko eta eraikitzeko "urrats" bat ematea da. Gaur egungo unibertsitate ereduak eskaintzen ez duen eredua bermatzea eta ematea, aintzat hartzen ez diren eskubideak eskaintzea eta betetzen ez dituzten prestakuntza, ikerketa, aisialdi aukera eta kultur hezkaintza hutsunei erantzutea.
Horretarako aurtengoan hainbat mahinguru, lantegi, hitzaldi eta eztabaida prestatu zituzten, euskara hutsean jantziriko saioen bitartez. Landu zituzten eduki nagusiak, teknologia berriak, kimika, ekonomia, hizkuntza eta hezkuntza arlokoak izan ziren.
Azkenik aipatu, Euskal Unibertsoak, zazpi printzipio pedagogiko bermatzea dauka helburutzat. Printzipioak ondorengoak dira:
- Herri izaera izatea: Euskal Herri osoa osotasunean aintzat hartuko duena.
- Eredu herritarra izatea: irakasle, ikasle eta herritarrek parte-hartzea bermatzea.
- Parte-hartzaile eta askatzailea izatea.
- Sortzailea izatea: teoria eta praktika uztartzea, gaitasun sirtzaileei bideak irekiko dizkiona izatea.
- Kritikoa izatea: gogoetak, hausnarketak eta autokritika bultzatuko dituena.
- Parekidea izatea: berdintasunean oinarritua izatea.
- Ingurumena zaintzea bermatuko duena.
Azkenik aipatu ekimen honeri goizeko bederatzietan eman zitzaion haisera eta arratsaldeko seietan amaitu zen, Tartean bazkaria eta ekitaldia izan zuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario