2007/05/16

EUSKAL CURRICULUMAREN BILAKAERA


2001.urtean, Udalbiltzak, Euskal Curriculuma eraikitzeko aukera aztertzen hasi eta aurrera eramateko erabakia hartu zuen. Horretarako euskal herriko hainbat eragile ezberdinekin harremanetan jarri zen.

Urte berean, Ikastolen Konfederazioak " Ikastolen Curriculumaren Euskal Dimentsioa" proiektua abian jarri zuen eta proiektu hori aurkeztu zion Udalbiltzari. Ordutik, bi eragileon arteko elkarlana bideratu zen, Euskal Curriculuma Proiektuaren diseinu komuna egiteko asmoarekin.

Eragile biek, bakoitzak bere aldetik hainbat proposamen, txosten mahaigaineratu zituzten eta egindako hainbat bileren ostean, Ikastolen Konfederazioak Udalbitzak aurkeztutako irizpideak onartu zituen. Era berean, Udalbiltzak, Ikastolen Konfederazioak aurkeztutako irizpide kultural eta pedagogikoak oinarri zituen proiektua abiapuntu gisa hartu zituen. Ondoren, Udalbiltzak Ikastolen Konfederazioari, Sortzen-Ikasbatuaz talde lan honetan sartzearen proposamena mahaigaineratu zion eta ordundik aurrera hiru taldeak elkarlanean aritu dira curriculum honen eraikuntzan. Bost urrats nagusi ezarri zituzten:



  1. Urratsa: Oinarri pedagogikoak eta lanaren metodologia zehazten duen txostena adostea.

  2. Urratsa: Kultur eta zientzia munduan adituak direnen ekarpenak jasotzea.

  3. Urratsa: Euskal irakaskuntzan diharduten irakasle adituek euskal curriculumaz egingo duten proposamen teknikoa biltzea.

  4. Urratsa: Hezkuntza erkidegoaren zein oro har herritarren parte hartzea ahalbideratu eta ekarpenak biltzea.

  5. Urratsa: Jasotako ekarpenekin aberastutako txostena onestea.

Horrez gain, Euskal Curriculumaren alde hainbat eta hainbat Euskal Herri osoko eragile, langile, irakasle, guraso, ikastexe... ari dira lanean. Euskal Herri osorako bateragarria izango den curriculumaren alde, hau da, Euskal Curriculumaren alde.

No hay comentarios: